jueves, 15 de noviembre de 2012

HARDWARE LIBREA



Denboraldi batez "Off" egon ondoren hemen nator berriz bueltan, RepRap proiektuarekin jarraitzeko asmoarekin (guztiz utzita izan dut denbora luzez), eta niretzako oso interesgarriak diren beste gai batzueri bueltak ematekotan. Hoixe dut gaurkoa, hardware libreari buruz zeozer idaztea.

Hardware hitza ordenagailuen (eta beste gaur egungo aparatu askoren) elektronika definitzeko erabiltzen badugu ere berez edozein gailuren estruktura fisikoa definitzeko balio du, hau da, Reprap-aren kasuan berau osatzen duen estruktura osoa hardware-a da (torloju eta beste elementu komertzialak barne). Software librearekin ez bezala orain gutxi arte ezin izan da definizio zehatz bat aurkitu hardware librearentzako. 2012-ko Martxoan Open Source Hardware (OSHW) elkartea sortu zen definizio bat emateko asmotan, kontuan izan behar da OSHW ez dela lizentzia bat, produktu bat hardware libre bezela definitzeko printzipioak ezarri nahi dituen elakarte bat baizik. Egokiagoa litzateke agian iturri irekia duen hardwarearen definizio dela esatea, gertatzen bait da software-aren kasuan, ez dela gauza bera Free software-a eta Open Source Software-a.

Historiari errepaso bat emanez gero ikusi daiteke Software eta Hardware librea eskutik jaio zirela, 60 eta 70. hamarkadetan. Software libreak, FSF (Free Software Fundation) eta Richard Stallman bere sortzailearen eskutik definizio bat jaso zuen, baina hardware-arentzat ez zen inor gauza bera egitera ausartu. Kontuan izan behar da hardware hitzaren definizioa ingeleraz oso zabala dela (http://www.thefreedictionary.com/hardware). Bestalde hizkuntza horrek "Free" hitzarekin izan dezakeen nahasketak ere ez du laguntzen definizio bat emateko garaian, free hitza libre edo doako bezela itzuli dezakegu, eta hardware edo software-a librea dela diogunean ez du esan nahi doakoa denik. Software munduan Red Hat jarri dezakegu adibide bezala, librea da baina ez da doakoa.

OSHW-a publikoa den eta edozeinek egin, eraldatu, banatu eta erabiltzeko aukera ematen duen makina, mekanismo, gailu edo objetu fisikoa da. Definizio zehatza ondoko web orrian aurkitu daiteke.

http://www.oshwa.org/definition/

Logotipo bat ere jarri diote:



Honetaz gain hardware konkretu bat librea izateko bete behar dituen baldintzak zeazten dira bertan, era labur batean esanda hauek dira bete behar diren baldintza batzuk:
  • Dokumentazioa publikoa izan behar du, diseinu artxiboak barne, beraien eraldaketa eta distribuzioa onartuz.
  • Beharrezko software-a eskeini diseinu artxiboak irakurri eta moldatzeko (iturri kodearen eraldaketa).
  • Moldaketak, redistribuzioa, salmenta eta manufaktura onartzen dituen lizentzia bat eskeini.
  • Lizentziak ezingo du erabilera mugatu.
  • Hirugarrengo baten software edo hardware-a onartu beharko du, naiz eta hau librea ez izan.
Puntu gehiago agertzen dira definizioan, eman errepaso bat lehen aipatutako estekan interesik badago. Definizio hau zehaztea garrantzi handiko pausu bati izan da GPL eta Creativecommos lizentziek eskaintzen duten askatasun eta malgutasuna aplikatu ahal izateko.

Bestalde alde legaletik begiratuta hardware-a patenteen legeak eragiten dio, industriaren munduan esplotazio eskubidea mugatzeko erabilia izan dena. Patente batek gaur egun  20 edo 25 urteko esplotazio eskubidea ematen du, eta bestetik marka komertzial bat egon daiteke atzean. Esan beharra dago hardware librearen barnean sartzen den produktu batekin negozioa egitea badagoela, eta hor dugu adibide nagusi bezala Arduino-ren kasua.

Azken finean gero eta hedatuago dagoen joera bat da, non edozeinek etxetik diseinuak igo ditzakeen, beste proiektu batzuetan parte hartu edo 3D inpresora bat izanik diseinu horiek objetu fisiko bihurtu.

Hauek dira hardware librearen barruan aurki daitezkeen adibide batzuk.

Arduino:

2005. urtean asmatutako plaka elektroniko txiki honek (kreditu txartel bat baino txikiagoa da) prototipoak garatzeko balio du. Software eta hardware-ak askatasuna ematen diote diseinatzaileari ia edozer gailu elektroniko sortzeko. Gomendagarria oso hurrengo dokumentala ikustea:


http://vimeo.com/18390711



RepRap:

3D inprimagailu honetaz zer esan aurreko ataletan esandakoaz gain? Laster nirea martxan izango dudala besterik ez.




OpenSPARC:

Mikroprozesadore libre bat egitea ere posible dela erakutsi nahi dute proiektu honekin.

Raspberry Pi:

Kreditu txartel baten tamainako ordenagailu merke bat. Nik badut nirea.



Simputer:

GNU Linux bat darabilen eta ohiko ordenagailutik ihesi doan proiektu librea.


Openmoko:

Telefono mugikor librea, izena agian ez zen inguru hauetarako egokiegia...

Zoybar:

Gitarra eta baxu libreak!! Zuk zeuk etxean muntatzeko eta probatzeko, oso interesgarria... 

Multiplo:

Robotak eraiki eta programatzeko aukera ematen duen mekano antzeko sistema. Beraien elektronika eta software librea garatu dute eta aldi berean Arduinorekin bateragarria izan daiteke. Aurrerago honi buruz hitzegiteko aukera izango dut ;).
 
Proiektu libreak askoz gehiago dira, crowdfounding-a mota honetako proiektuen hedapenean garrantzi haundia hartzen ari delarik, denak jartzea luzeegia egingo luke sarrera hau. 

Azkeneko datu bezala esan beharra dago sarrera hau prestatzen aritu naizen bitartean Raspberry Pi eta Arduino ez dituztela hardware libre bezela onartzen irakurri dudala (ikusi artikulu honen bukaerako komentarioak) baina ez dakit zein definiziotan oinarritzen diren hori esateko. Nahi duenak ikertzea badu, nik proiektu hauek duten askatasun maila altua nabarmendu nahiko nuke.


1 comentario:

  1. MADRE MIA XABI, QUE MONTÓN DE COSAS SABES!!

    ResponderEliminar