Páginas

miércoles, 14 de marzo de 2012

REPRAP PROIEKTUA II

SORRERA ETA IZAERAREN KONTZEPTUA (GENESIA):

Reprap 3D inprimagailua Adrian Bowyer-ek asmatu zuela esan daiteke, asmatzea baina egokiago litzateke erditu zuela esatea. Unibertsitate ezezagun bateko ingeniaritza departamentuan lan egiten du, Erresuma Batuko Bath hiriko unibertsitatean hain zuzen.


Makina honen berezitasunen artean bere atzean duen izaera eta sorreraren filosofia da. Ulertu dadin kontzeptu batzuk jakitea beharrezkoa da:

Makina zinematikoa: mugikorrak diren zatiez osatutako makina fisikoa bezala ezagutzen dena, kasu hontarako organismo bizidunak ere kontutan hartzen direlarik.

Autoerreplikazioa:  makina zinematiko batek bere buruaren kopia zehatza egiteko gai izatearen ideia utopikoa. Termodinamikaren bigarren legeak eta Nyquist-Shannon-en teoremak diotenez ezinezkoa da informazioa denboran zear kopiatzea galera edo akatsik gabe. Azken finean Darwin-en eboluzioaren teoria horrek gidatzen du. Horrelako izaera utopikoa duten hitzak filosofian eta poesian erabiliak izan diren bezala, ingeniaritzan erabiltzeko, "erreplikatze" hitzaren indarra murrizten da, honela gelditzen delarik: tolerantzia jakin batzuen artean originala bezain ondo lan egiteko gai den kopia bat.

Autoerreprodukzioa: makina zinematiko batek bere buruaren gutxi gorabeherako kopia bat sortzeko ahalmena duenean. Kopia horien akatsen izaerak ez du garrantzia eta organismo bizidunak autoerreproduzitzaileak direla esaten da. Definizio hauen arabera erreplikatzaileak erreproduzitzaileen azpimultzo bat dira.

Autofabrikazioa: lehengaietatik abiatuz bere buruaren zati bat gutxienez egiteko gaitasuna duen makina zinematikoa.

Automuntaia: makina zinematiko batek bere buruaren kopia baten zatiak maneiatzeko duen gaitasuna da.

Autoerreplikazio edo autoerreprodukzio autotrofoa: lehengaietatik abiatuta eta inongo laguntzarik gabe sistema batek bere buruaren kopia zehatza egiteko duen gaitasuna. Gaurko egunean ez da eraiki gaitasun hau duen makinarik, baina honen adibide nagusiak naturan aurkitu ditzazkegu.

Lagunduriko autoerreplikazio edo autoerreprodukzioa: laguntzarik gabe bere buruaren parte den azpisistema kritiko bat gutxienez, baina ez denak, sortzeko gai den makina zinematikoa, ondorioz gizakiaren (edo beste zerbaiten) laguntza beharko du lana burutzeko.

Definizio hauen arabera Reprap-a "lagunduriko makina zinematiko autoerreplikatzailea eta autoerreproduktiboa da".

Behin gure makinaren definizio zehatza zein den ezagututa, berorren genesian sartzeko prest gaudela esan dezakegu. Orain arteko guztia irakurtzeko gai izan bazara bejondeizula...

Reprap-aren genesia ulertzeko biomimesiaren kontzeptua ezagutzea beharrezkoa da.

Biomimesia gizakiak bere buruari hurrengo ausnarketa egitetik sortu den alor zientifikkoa da.

"Aurre egin beharrean aurkitzen garen jasangarritasun arazo gehienei naturak irtenbidea aurkitu badie, zergatik ez berarengandik ikasi?"

Biomimesiak beraz honakoa proposatzen du:

  •  Natura imitatu gizakiaren prozesu produktiboak eraikitzeko orduan.
  •  Eraberritzea ekosistema bizien funtzionamenduan oinarrituta izatea.

Naturan aurkitzen diren bizidun gehienak lagunduriko organismo autoerreplikatzaileak eta autoerreproduktiboak dira, era batean edo bestean inguruko espezieen beharra dute hori lortzeko. Bestalde espezie desberdinen arteko erlazioak aztertuz, makina mutualismoan oinarritu behar zela izan zen kontutan. Elhuyar zientzia eta teknologiaren hiztegi entziklopedikoak honela definitzen du mutualismoa:

"Partaide bien onura dakarren eta inoren kalterik sortzen ez duen harreman sinbiotikoa"

Makina ez denean bere buruaren erreplika bat egiten ari, gizakiarentzat onuragarriak izan daitezkeen objetuak ekoizteko gaitasuna du eta hortan datza gizakia eta makinaren arteko mutualismoa.

Bestalde naturan genomek copyright kontzepturik onartzen ez duten bezala, guztia lizentzia publikoen bidez burutzearen beharra ikusi zen. Honen ondorioz Darwin-en eboluzioaren printzipioak jarraitzea du helburu (gogoratu diseinatu zen lehenengo makinaren izana Darwin dela). Edozeinek muntatu dezake etxean, baita diseinuan aldaketak egin, baina lizentzia mota bera erabiltzera behartuta dago. Horrela izanik makina eboluzio artifizial bat jasaten ari dela esan daiteke.


Honen ondorioz Reprap-en bigarren generazioko makinari Mendel izena ezarri zioten, genetikaren arloan hain lege garrantzitsuak plazaratu zituen pertsonaren omenez.






Bitartean nire makinaren muntaiak aurrera darrai, mekanikoki oso aurreratuta dagoen bitartean elektronikak buruhauste bat baino gehiago eragin dit. Elektronikak bere eboluzio artifiziala ere jasan du, mendel modelorako 7 bertsio desberdin aurkitu daitezke. Ze bertsio aukeratu? Makina martxan jartzeko gai izango ote naiz?


Nire Mendel-a Z eta Y ardatzak prest dituela X ardatza doitzeke.

ERREFERENTZIAK:

1. RepRap – the replicating rapid prototyper (Rhys Jones, Patrick Haufe, Edward Sells, Pejman Iravani,



No hay comentarios:

Publicar un comentario