jueves, 15 de marzo de 2012

REPRAP PROIEKTUA III

MUNTAIA MEKANIKOA I:

Makinaren muntaia burutzeko informazio guztia internet-en aurkitu daiteke erraz. Batez ere reprap-aren web orrian:


Nik hor datorrena jarraitu dut gutxi gorabehera, baina pausu batzuk desberdin egin ditudala onartu behar dut. Materialak osatzeko garaian kontuz ibili behar da, argi izanik ze inprimagailu modeloa eraikiko den aurrera jarraitu dezakegu, eta ondoko taularenbat jarraitzea gomendagarria da.

Mendel modeloarentzat hau jarraitzea gomendatzen da, kontuan izan libreoffice edo openoffice formatuan dagoela eta ingelesez gainera.

Prusa Mendel modelorako beste gida hau erabili beharko da.

Argi izan behar da zeintzuk diren X, Y eta Z ardatzak. X ardatza estrusio-buruak izango duen mugimendua adierazten du, Y ardatzak mahaiarena eta Z ardatzak gurdiaren igoera eta jeitsiera.

Behin estruktura osatzeko material guztiak eskura izanda, alboetako triangeluekin hastea da hoberena.





Nik ez nituen hasiera batean motorerik eta detektorerik muntatu, bakoitza libre da nahi duen bezala egiteko. Errespetatu beharrekoa berriz neurriak dira, irudian M3 eta J1 bezala agertzen direnak.

Ondoren bi triangeluak elkartu beharko dira, lehen bezala neurriak errespetatuz eta nahi duenak motoreak muntatuz.


 

Nire makinaren itxura aurreko pausuak burutu ondoren.
Lehenengo apusu hauek eman nituenean neurriak oraindik zeaztu gabe nituen eta transmisiorako beharrezko elementuak beranduago muntatzea erabaki nuen (gehienbat motoreak falta zitzaizkidalako eta ez nuen gehiago itxoin nahi muntaketa hasteko).

Ondoren Y eta Z ardatzak gidatzen dituzten elementuak muntatu nituen, doiketarako burbuilazko nibela kalibrea plomua (neronek egindakoa hari eta azkoin birekin , reprap wikian azaltzen den bezala) eta metro bat erabili nituen.


Y ardatzaren detaileak:







 
Z ardatzaren detaileak ondorengo irudietan ikusi daitezke:


  




 

Hau da oraingoz dena, hurrengorako transmisioa eragiten duten elementuei eta X ardatzari buruz hitz egingo dut.

ERREFERENTZIAK:



1 comentario: